XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Higidura uniformeki azeleratua

Zientziak duen izaera berezi horren ondorioz, ez beti, baina bai zenbaitetan, Galileoren kasuan bezala, ezaguera multzo berri baten eta munduaren ikuspegi berri baten jaiotza dakar ikusmolde berri horrek (iraultza zientifikoa).

Jarduera hau egiten hasi aurretik, arreta handiz irakur ezazu, bi aldiz gutxienez, aurrekoan datorren informazioa, ulertu arte.

Egitzazu hemen behean datozen ariketak eta erantzun iezaiezu horko galderei.

1) Aurreko jardueran datorren informazioaren laburpen bat egin behar duzu. Horretarako, kontzeptu-sare bat osa dezakezu, eta bertan, lan zientifikoaren etapa edo ezaugarri nagusiak adierazi.

2) Bigarren eranskinean (ikus 73-76 orrialdeak) Galileok erorketa libreko gorputzen higidura deskribatzeko egin zituen ekarpenei buruzko informazioa aurki dezakezu. Gertatutakoa oinarritzat hartuta, ikerketa zientifiko historiko honen azterketa egin behar duzu.

Ondorengo ezaugarriak aurkitzen saia zaitez:

a) Deskriba ezazu ikerketarako abiatze-puntua den egoera problematikoa. Zergatik interesatu zen Galileo gorputzen erorketa libreaz?

b) Zein izan zen Galileok egin zuen hipotesia? Formula ezazu berriz ere v, a, t sinboloak erabiliz eta adieraz ezazu higidura hori ekuazio eta grafiko eran.

c) Zergatik uste duzu Galileok ezin izan zuela hipotesi hori zuzenean esperimentalki egiaztatu?

d) Zein dira gorputzen erorketa librean errazago neur daitezkeen aldagaiak?

e) Zein idealizazio eta muga agertzen dira Galileoren azalpenean?

f) Egizu esperimentua eta egiazta itzazu Galileoren ondorioak. Zer garrantzi dute neurketen zehaztasunek?

g) Zer iritzi duzu emaitzak adierazteko Galileok zuen era eta estiloaz? Ba al dute zerikusirik egungoekin?

h) Nola baloratzen duzu Galileoren lana eta zientziari egindako ekarpena?